GUZTIOK M8-KO GREBA FEMINISTARA! EZ UKITU GURE ESKUBIDEAK!

PCEk eta UJCEk patriarkatua desagerrarazteko borrokarekin dugun konpromiso irmoa adierazi nahi dugu. Gaur, M8, konpromiso hori erakusten dugu guztia geldiarazi nahi duen greba feministaren deialdia babestuz.

Gaur, guztia geldiaraziko dugu argi izanik patriarkatuaren eta kapitalaren arteko aliantzak milaka emakume hil dituela, hiltzen dituela eta hilko dituela mundu guztian. Eta bizirik jarraitzen dugun emakumeok geure eskubideenalde borroka egin behar dugu halabeharrez.

Egunez egun emakumeok patriarkatuaren adierazpen guztiak jasaten ditugu. Bere horretan segitzen dute pairatzen ditugun berdintasun falta ezin larriagoak, prekaritateak eta indarkeriek, gizarte patriarkal kapitalistatik bereizi ezin den klase-eta genero-banaketaren ondoriozkoak guztiak ere. Dudarik gabe, graba feministari esker ikusarazi egingo dira bizitzaren alor guztietan, diskriminazioan eta lan-prekaritatean agertzen diren bidegabekeria horiek, gizonen zaintza-lanetako erantzunkidetasun falta edo ikusezintasuna.

Eta Gobernu honek, PSOEren gobernu honek, agintean hainbat hilabete eman ondoren, ez du mahai gainean inongo planik jarri goian aipatutako egoera horiek gelditzeko. Mobilizazioen eta greba feministarendeialdi honek agerian uzten du hilabete hauetan guztietan egin dugun lan nekaezina. Gure herrian gertatzen diren berdintasun faltak aztertuz eta haiei aurre eginez.

Emakumeok pairatzen ditugun berdintasun falta eta indarkeria matxistak desagerrarazteko politika errealak eskatzen ditugu PCE eta UJCEko kideok. Eta honako hau exijitzen dugu:

  1. Emakumeok sufritzen ditugun indarkeria matxista guztien kontrako plan integral bat garatzea, prostituzioa eta alokairuko umetokiak barne hartuta, biktimentzako babes sozialeko neurriekin.
  2. Doako abortu librerako eskubidea bermatzea osasun-sistema publikoan, konstituzio-eskubide gisa, betiere diziplina anitzeko lantaldeen esku-hartzearekin. Ez ukitu gure eskubideak!
  3. Premiazko plan integral bat, pobreziaren feminizazioaren adierazpen ororen kontrako neurriekin. Etxe-kaleratzeek, pobrezia energetikoak, lan-prekaritateak… guztiek ere emakume-aurpegia dute.
  4. Ordainsarien arloko berdintasunerako 2007ko legea sustatzea eta betearaztea, soldata-etena eta kristalezko sabaiak ezabatzeko.
  5. Erantzunkidetasuna sustatzeko eta errazteko neurriak hartzea, hura bermatzeko kalitatezko nahiko zerbitzu publikoekin. Horregatik, 2011n PSOEk, PPren laguntzarekin, egindako Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketa bertan behera uzteko eskatzen dugu, bankuak salbatzea pertsonak salbatzearen aurretik ipintzen duelako.
  6. Bestalde, sozializatzen garenean, baldintzatzen gaituzten rol batzuk geureganatzen ditugu. Eskola eta institutuak sistema kapitalista eta patriarkalaren balioak erreproduzitzeko espazio garrantzitsua dira. Horregatik da beharrezkoa aldaketa bat hezkuntza-ereduan. Hezkuntza publiko, laiko eta feminista bat aldarrikatzen dugu, irakasleei hezkidetzako prestakuntza ematen diena eta ikastetxeetan hezkidetza hori zer mailataraino gauzatzen den etengabe ebaluatzen duena (beste gaitasun batzuekin egiten den bezala). Era berean, administrazioek bizitzaren alor guztietan hezkidetzako kanpainak abiaraztea eskatzen dugu: kontsumo-ereduak, publizitate sexista eta komunikabideak, haienbidez emakumeen gorputzak gauza bilakatzen baitira, emakumeak salgai bihurtuz eta ikuspegi hori betikotuz.

Ez ditugu nahi PSOEk egin ohi dituen politika ezdeusak, asmo onez beteak, baina errealitatean inoiz ezartzen ez direnak, eta nahikoa baliabide ez dutenak. Eta ez ditugu aipatu nahi eskuineko alderdiak, PP eta C’s, eta independentistak, Unidos Podemosekin adostutako aurrekontuen aurka bozkatu baitute, eta horrela atea itxi diote langile-klasearen gehiengoaren bizi-baldintzak hobetzeari, batik bat emakume langileenak, haiek baitira baldintza kaskarrenak dituztenak. Baina ez dugu amore emango, guztiz sinetsita gaudelako sistema gainditu dezaketenak emakume mobilizatuak direla, beren esplotazioak bi aurpegi dituela ulertzen dutenak.

Horregatik gizarte guztiari dei egiten diogu, konpromisoa beren gain hartzeko eta lanari ekiteko, martxoaren 8ko mobilizazioak eta greba feminista arrakastatsuak izan daitezen. Horrela, egunero, benetako berdintasunera hurbilduko gara!

M8 honetan kalera irtengo gara, patriarkatuaren basakeriaren eta kapitalismoaren kontra!

Autor entrada: PCE-EPK