Hernández (Elkarrekin P.) y Arzuaga (EH Bildu) llevan al parlamento al propuesta de Ley de Mª Hª de la plataforma contra los crímenes del franquismo.

Ambos grupos han respondido positivamente al llamamiento de la Plataforma Vasca contra los crímenes del franquismo y han tramitado su ILP como proposición de ley. Critican que el PNV nunca haya querido una Ley de Memoria Histórica hasta que la Plataforma tomó la iniciativa.

EH Bildu y Elkarrekin Podemos han presentado en el Parlamento una Proposición de Ley de Memoria Histórica, tal y como había solicitado la Plataforma Vasca contra los crímenes del franquismo después de que el Gobierno vasco se opusiera a tramitar su Iniciativa Legislativa Popular (ILP). La Plataforma hizo entonces un llamamiento a los grupos parlamentarios para que dieran cauce a la ILP y es justo eso lo que han hecho el parlamentario de EH Bildu Julen Arzuaga y el Secretario General del PCE-EPK  Jon Hernández (parlamentario de Elkarrekin Podemos), que han registrado el mismo texto de la ILP como proposición de ley. La Mesa de la Cámara la admitirá mañana a trámite y en pocas semanas podrá ser debatida en el Pleno.

Hernández y Arzuaga reivindican la necesidad de una Ley Vasca de Memoria Histórica para ofrecer reconocimiento y reparación integral a las víctimas del franquismo liquidando así la deuda que como sociedad tenemos con ellas y garantizando los derechos básicos que tiene toda víctima. Además, la ley también pretende la eliminación de toda exaltación del régimen franquista y abrir vías al enjuiciamiento de sus delitos.

Hernández y Arzuaga recuerdan que en la presente legislatura el PNV ya ha echado atrás dos proposiciones de ley al respecto. La primera, de Elkarrekin Podemos, que proponía anular los juicios y sentencias del franquismo; la segunda, de EH Bildu, una ley integral de memoria histórica. Con la ILP de la Plataforma contra los crímenes del franquismo los jeltzales han hecho lo mismo, como denuncian ambos parlamentarios. “Se excusaron diciendo que el Gobierno vasco está preparando un proyecto de ley, pero lo cierto es que el PNV nunca ha querido una ley de memoria histórica y que en Lakua no han tenido ningún interés en el tema hasta que la Plataforma puso en marcha la ILP. De todas formas, la jugada les ha salido mal porque EH Bildu y Elkarrekin Podemos hemos retomado la ILP y ahora sería humillante para las víctimas que el PNV volviera a posicionarse en contra de darles reconocimiento y reparación echando atrás la propuesta de ley”.

 

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak eskatu bezala, bi taldeek haren herri ekimen legegileari bide eman diote eta lege proposamen gisa eramango dute Osoko Bilkurara. “EAJk inoiz ez du halako lege bat nahi izan”.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Memoria Historikoari buruzko Lege Proposamen bat aurkeztu dute Legebiltzarrean, Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak uztailean egin zuen eskaria aintzat hartuta. Jaurlaritza haren herri ekimen legegilea tramitatzearen aurka agertu zenez, Plataformak dei zuzena egin zien talde parlamentarioei herri ekimena berrartu eta bideratzeko, eta horixe da hain justu Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak eta Jon Hernandez Elkarrekin Podemosekoak egin dutena, herri ekimen legegilea zena hitzez hitz lege proposamen gisa erroldatzea, alegia. Legebiltzarreko Mahaiak bihar bertan tramitatuko du eta aste gutxi barru eztabaidatzeko moduan egongo da.

Arzuaga eta Hernandezek behar-beharrezkotzat jo dute Memoria Historikoari buruzko Euskal Legea onartzea frankismoaren biktimak aitortzeko eta dagokien erreparazio integrala emateko, gizarte bezala haiekin oraindik dugun zorra guztiz kitatzeko eta biktima gisa dituzten oinarrizko eskubideak bermatzeko. Biktimei aitortza eta erreparazioa emateaz gain, lege proposamenak xede du baita ere frankismoaren gorazarrea galaraztea eta krimen haien egileak epaitzeko bideak irekitzea.

Arzuaga eta Hernandezek gogora ekarri dute legealdi honetan EAJk helburu horiek zituzten bi lege proposamen atzera bota dituela jada. Bata, Elkarrekin Podemosek aurkeztutakoa, epai frankistak deuseztatzeko; bestea, EH Bildurena, memoria historikoari buruzko lege integrala. Legebiltzarkideek salatu dutenez, jeltzaleek berdin jokatu dute Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak aurkeztu zuen herri ekimen legegilearekin. “Jaurlaritza memoria historikoari buruzko lege proiektua lantzen ari dela argudiatu zuten, hori izan zen euren ezezkoa justifikatzeko aitzakia, baina, egia esan, EAJk inoiz ez du memoria historikoari buruzko lege bat nahi izan eta Lakuan ez dute inolako interesik izan gai horretan Plataformak herri ekimena aurkeztu arte. Jokaldia, dena den, gaizki atera zaie, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek herri ekimena berreskuratu dugulako, eta orain iraingarria litzateke biktimentzat EAJ berriz ere aitortza eta erreparazioa ematearen aurka agertzea eta lege proposamena bertan behera uztea”.

Autor entrada: PCE-EPK