Apustu etxeen gaitzan sakontzeko eta honi nola aurre egiteko klabeak eskaintzeko, PCE-EPK-k eta Gazte Komunistak hitzaldi bat antolatu dute Errenterian hilaren 10ean.

Apustu etxeen gaitzan sakontzeko eta honi nola aurre egiteko klabeak eskaintzeko,  PCE-EPK-k eta Gazte Komunistak hitzaldi bat antolatu dute Errenterian hilaren 10ean. Reina Aretoan antolatu den solasaldian Igor Meltxor kazetari eta idazlea; Gaizka Suarez, Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladako kidea eta Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformako kideek hartuko dute parte.

2007ko krisiaren ondoren, apustu etxeen biderkatzearen lekuko izan gara. Datuek hazkunde hori baieztatzen dute: 2017an euskaldunok 340 milioi utzi genituen apustuetan, 2012. urtean baino %113 baino gehiago, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren arabera.

Gazte Komunistek bi fenomenoen artean lotura zuzena dagoela uste dute. Apustu etxeek gazteok bizi duten errealitate prekariotik ateratzeko bide erraza dagoelaren ilusio faltsua saltzen dute, artean aurkitu ditzakegun arriskuak -beste batzuen artean, ludopatia bezalako gaixotasunak- iragarki deigarrien eta argi dotoreen atzean ezkutatuz.

Arrazoi hori dela eta, PCE-EPKrekin batera apustu etxeen gaitzari buruzko hitzaldia antolatu dute hilaren 10ean, Errenteriako Reina aretoan. Igor Meltxor, kazetaria, idazlea eta apustu etxeen gaian aditua, izango dugu. Baina antolatzaileen helburua errealitatearen argazki bat eskaintzetik haratago doa. “Gazteak apustu etxeen aurka eta gure miseriaz etekinak ateratzeko baliatzen den sistemaren aurka antolatzea da helburua”, bere Idazkari Politikoaren hitzetan. Horregatik, hitzaldian, borroka horretan esperientzia duten gonbidatuak izango dituzte: Eragin, Bilboko gazte prekarizatuen asanblada eta Iruñerriko Apustu Etxeen Aurkako Plataforma.

 

Para profundizar en el tema de las casas de apuestas y ofrecer claves para afrontarlo, el PCE-EPK y Gazte Komunistak han organizado una charla en Errenteria el día 10 de Enero. En la tertulia organizada en la Sala Reina participarán el periodista y escritor Igor Meltxor; Gaizka Suárez, miembro de la asamblea de jóvenes precarizados de Bilbao Eragin y miembros de la plataforma contra las casas de apuestas de la comarca de Pamplona.

Tras la crisis de 2007, hemos sido testigos de la multiplicación de casas de apuestas. Los datos confirman este crecimiento: en 2017 los vascos depositamos 340 millones en apuestas, un 113% más que en 2012, según la Dirección de Juego y Espectáculos del Gobierno Vasco.

La organización comunista cree que existe una relación directa entre ambos fenómenos. Las casas de apuestas venden la falsa ilusión de que hay un camino fácil para salir de la precaria realidad que vive la juvendud, ocultando los peligros que entraña esta práctica -entre otros, enfermedades como la ludopatía- detrás de anuncios llamativos y luces elegantes.

Por este motivo, el PCE-EPK y Gazte Komunistak organizan una charla sobre el tema de las casas de apuestas el día 10 en la sala Reina de Errenteria. Contaremos con Igor Meltxor, periodista, escritor y experto en el tema de las casas de apuestas.

El objetivo de los organizadores va más allá de ofrecer una fotografía de la realidad. «Se trata de concienciar y organizar a los jóvenes contra las casas de apuestas y contra el sistema que se aprovecha de nuestra miseria», en palabras de la Secretaria Política de Gazte Komunistak. Por ello, en la conferencia contarán con invitados con experiencia en esta lucha: eragin, la asamblea de jóvenes precarizados de Bilbao y la Plataforma contra las Casas de Apuestas de la Comarca de Pamplona.

Autor entrada: PCE-EPK